viernes, 10 de junio de 2011

HARRI SEDIMENTARIOAK

Bi motatako harri sedimentarioak daude: harri sedimentario detritikoak eta harri sedimentario ez-detritikoak.

- Harri sedimentario detritikoak: hautsez osaturiko harriak. Hiru mota: konglomeratuak, hareharriak eta buztinarriak.
  • Konglomeratuak: legar eta harri-koskor izeneko detritu handiez osatua: Bretxak eta pudingak.
 
  • Hareharriak: tamaina txikiko detrituak dituzte: hareak. Hareharriak dira nabarmenak.

  • Buztin harriak: detritu oso txikiez osatuta: buztina. Kaolinak dira harri nabarmenak.

- Harri sedimentario ez-detritikoak: gatzez osaturiko harriak. Hiru mota: kareharriak, dolominak eta ebaporitak.
  • Kareharriak: kaltzio karbonatua sedimentuetik datoz. Kareharria harri nabarmena.

  • Dolominak: kaltzio eta magnesiozosaturiko sedimentuetik datoz: dolomita harri nabarmena

  • Ebaporitak: ura lurruntzen den tokian sortzen dira: igeltsua edo halita ebaporitak dira.

viernes, 3 de junio de 2011

IBAIAK

Ibaiak ur-lasterrak dira, gehienetan laster iraunkorrak; ibaien ibilguak finkoak eta uharrenak baino handiagoak dira, eta gainera, gehienetan, ibilbide luzea izaten dute.

Ibai baten ibilbidean hiru alde daude, ibaiaren maldaren arabera: goi-ibilgua, erdiko ibilgua eta behe-ibilgua.
  • GOI-IBILGUA: Ibaia goi ib ilguan sortzen da. Malda handiko tartea da, eta, bertan, urakabiadura handian ibiltzen dira; ondorioz, urek higatzeko ahalmeen handia dute: materialak atera eta beheko uretara eramaten dituzte harrestan. Ibai-haranak "V" formako profila dauka goi-ibilguan.
      Harana osatzen duten harriak gogorrak eta trinkoak badira, arroilak eta haitzarteak sortzen dira. Ibaia desnibel handiko eremutik doanean ur-jauziak sortzen dira.



  •  ERDIKO IBILGUA: Tarte honetan, urtaren abiadura motelagoa da ibilguaren malda txikiagoa baita; hala eta guztiz ere, ibaial oraindik ere energia nahikoa dauka higatzeko prozesua eragiteko eta lurrak garraiatzeko.
          Haranaren beheko profila ireki egiten da ibarretan; ibaiak meandro izeneko forma bihurriak hartzen ditu ibarretan.

 

  • BEHE-IBILGUA: Ibaiako urak itsasoan edo beste ibai-lasterretanisurtzen den tartea da. Ibai-sedimentuak pilatu egiten dira; izan ere, lasterraren abiadura nabarmen murrizten da, lurraldean malda txikiagoa dagoenez gero.
         Tarte honetan, profila zabalagoa eta lauagoa da, eta oso ugariak dirameandroak eta ibarrak.

jueves, 26 de mayo de 2011

ZIKLO GEOLOGIKOA

Lurrazalean eta lurraren barnealdean gertatzen diren hainbat prozesuen ondorioz, sortzen da harrien zikloa. Ziklo hau dela eta, lurraren itxura aldakorra da; Lurra dinamikoa dela esan dezakegu. Batzutan, milioika urte behar dituzte prozesuak garatu ahal izateko, bestetan, aldiz, momentuan gertatzen dira.

Bi motatako ziklo geologikoak daude: kanpoko ziklo geologikoa eta barneko ziklo geologikoa.
  • Kanpoko ziklo geologikoa: Euria, haizea, atmosfera, grabitatea eta erigile gehien eraginez mendietako harriak hautsi egiten dira; prozesu horri higadura esaten zaio. Geroago harri zatiak menditik behera jaisten hasten dira; prozesu horri garraioa deritzo. Azkenean hondartzetara iritsi egiten iristen diren harriak sedimentazioaren bitartez sedimentuak bihurtzen dira, hau da, harri sedimentarioak. Eta bertan hasi egiten da barneko ziklo geologikoa.
  • Barneko ziklo geologikoa:  Harriak itsaso barnera iritsi egiten dira, eta presio eta tenperatura handien eraginez harriak harri metamorfikoak bihurtzen dira eta geoago harri magmatikoak. Harri magmatikoak dentsitate txikoa dutenez gorantz egiten dute eta kono bolkanikotik atera egiten dira. bertan harri bolkanikoak sortzeko. Batzueta ez dira kono bolkanikoetatik ateratzen eta lur azpian geratzen dira pilatuta gas poltsatan eta bertan harri plutonikoak sortzen dira.

  • Higadura: Higadura lurrazaleko gaien karraskatze eta suntsitzea da (lurra, lokatza, arroka eta beste) agente geologikoen eraginpean. Etengabeko marruskatze-lana ibaiek, euri urek, haizeak, izotzak edo itsasoak eragiten dute, grabitazioa edo izaki biziek direla-eta. Higaduraren ondorioz askatutako harri puskak ez dira toki berean gelditzen, agente berak egiten duen mugimenduari esker lekualdatzen dira, hau da, garraiatu. Garraioa burutzen duten agenteak honako hauek dira: grabitatea, ibaiak, errekak eta uharrek daramaten ura, glaziarretako izotza, itsasoko ura eta haizea.
    • Garraioa: Garraio-geruza komunikazioari zuzendutako protokoloen (datuen transmisioari zuzenduta) eta aplikazioei zuzendutako protokoloen (datuen prozesuari zuzenduta) arteko bitarteko maila da. Sare- (3.maila) eta saio-geruzen (5.maila) artean kokatzen da.
    • Harri sedimentarioak: Sedimentazioa prozesu geologiko bat da, non material solidoa, korronte batek garraiatua, ibaiaren, urtegiaren, nabigazio kanalaren hondoan metatzen den, edo xede horretarako eraikitako gailuan. Edozein ur korrontek, bere emariagatik, abiaduragatik eta sekzio formagatik ezaugarritua, zintzilik dagoen material solidoa garraiatzeko ahalmena du. Korrontearen ezaugarri hauetako aldaketaren batek, materiala sedimentatzea eragin dezake, edo ibilbidearen hondo edo ertzetan dagoen materiala higatua izatea. Sedimentazioa ere prozesu eolikoengatik edo grabitatearen eraginez ere gerta daiteke.
    • Harri metamorfikoak: Arroka metamorfikoak edozein arroka mota (aurretik arroka metamorfikoak zirenak barne) sortu zireneko tenperatura eta presio kondizio ezberdinetan egoten direnean sortzen dira. Presio eta tenperatura hauek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, eta nahiko altuak izan behar dute mineral originalak eraldatu eta berkristalizatzeko.
    • Harri magmatikoak: Magma, tenperatura handiko nahasketa faseanitz bat da (bere konposaketaren arabera, 700 °C baino gutxiagotik 1500 °C baino gehiagoraino), solido (kristalak eta arroka zatiak), likido (gehienbat silikatoak) eta gasena (hidrogeno, oxigeno, karbono, sufre eta kloroan aberatsa), iturri parental baten fusio partzial edo erabatekoagatik eratua (nagusiki, mantuaren gainaldea eta lurrazalaren oinarria). Bere mineral edukiagatik, magma bi talde handitan sailka daiteke: mafikoak eta felsikoak. Oinarrian, magma mafikoek, magnesio eta kaltzioan aberatsak diren silikatoak dituzte, felsikoak, sodio eta potasioan aberatsak diren bitartean.
    • Harri bolkanikoak: Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, ur azpian edo lur gainazalean hoztutako labaz sortutako arrokak dira. Arroka bolkanikoek, testura porfirikoa izaten dute, fenokristalak pikor oso fineko ore batez inguraturik, oro har, mikroskopikoa. Sarritan, ezaugarri bezala, beira (formarik gabeko materia) izaten dute, euren hoztea oso azkarra delako. Oso ohikoak dira fluido ehundurak eta gas ihesaren ondorioz sortutako burbuilak.
    • Harri plutonikoak: Arroka plutonikoak geologian, magma masa eta sakonera handian eta motel hoztu denean eratu diren arroka igneoei esaten zaie. Euren aztarntegiei plutoi esaten zaie. Euren eraketan zehar, hoztea oso motela da, kristal handien eta mineral puruen hazkuntza ahalbidetuz eta, emaitza bezala, testura heterogeneo, bikortsua emanez. AdibideaK: granitoa, gabroa, sienita, diorita eta peridotita

viernes, 20 de mayo de 2011

IRAITZ-APARATUA                                Andoainen, 2011ko apirilaren 1ean

Iraitz-aparatua zeluletako errekuntzan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin.
Gure gorputzean odolak zirkulatzen du. Odola giltzurrunetara iristean bertan aurkitzen diren iragazkiek odoleko zikinkeria eta hondakinak garbitzen dituzte. Jasotako hondakinak bildu eta gernua osatzen dute. Gernua ureterretatik pasa eta maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen denean pixa galea sentitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
Bestalde, ez ditugu hondakin guztiak gernu bidez kanporatzen, izerdiak ere badu bere papera iraitz aparatuan. Gure gorputzeko larruazalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.Iraiztea honela egin behar da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen danean,pixa galea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.

 
UGALTZE APARATUA
Ugaltze-aparatua organismo baten ugalketa burutzeko elkarrekin lan egiten duten organoen sistema bat da.
Gizakiok sexu bidezko ugalketa dugu; emakumezkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte, eta gizonezkoek, berriz, espermatozoideak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze-zelula horiek elkartzean, zigoto izeneko egitura sortzen da. Ernalketa barnekoa da; hau da, obulua eta espermatozoidea emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira. Izaki berriaren garapena ere emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da, eta haurtxoa bizirik eta erabat osatuta jaiotzen da. Hau da, gizakiok izaki bibiparoak gara.
  • Gametoak eratzen dira, ugaltze-aparatuko organo espezializatuetan.
  • Ernalketa gertatzen da; hau da, bi gametoak emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira, zelula bakar bat eratzeko: zigotoa.
  • Zigotoa garatzen da. Emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da garapena. Zigotoa enbrioi bihurtzen da, eta hura, berriz, fetu.
  • Emakumea haur batez erditzen da. Hau da, umea erabat osatuta jaiotzen da.
  • Umea garatu egiten da. Sexu-organoak garatzen zaizkio eta pertsona heldu bihurtzen da; beraz, gametoak eratzeko eta ugaltzeko gai da.
 

jueves, 19 de mayo de 2011

IZAKI BIZIDUNEN ZENTZUMENAK

IZAKI BIZIDUNEN ZENTZUMENAK

  • DASTAMENA: Dastamena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, ahoak ahalbidetzen duena. Oinarrizko bost zapore bereizi ditzakegu dastamenaren bidez: gozoa, gazia, mingotsa, garratza eta umami. Horietaz gain, gaur egungo zenbait zientzialarik diotenez, seigarren zapore baten errezeptoreak ere baditugu gure ahoan gantz-azidoen zaporea nabaritzeko.


  • USAINMENA: Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, sudurrak ahalbidetzen dutena.

  • IKUSMENA:  Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, begiek ahalbidetzen dutena.

  • UKIMENA: Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, eskuek ahalbidetzen dutena.
  • ENTZUMENA: Entzumena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, belarriek ahalbidetzen dutena.